Intsektuak jateko prest? Dagoeneko salgai dituzu!

Intsektuak jateko prest? Dagoeneko salgai dituzu! Urte berriarekin batera, Europako Batasunak janari moduan kontsumitzeko baimena eman die intsektuz egindako produktuei; dagoeneko ez duzu atzerrira joan behar matxinsalto bat dastatzeko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/intsektuak-jateko-prest-dagoeneko-salgai-dituzu/@@download/image/9-cosas-que-debes-saber-acerca-de-comer-insectos-3.jpg
2018/01/10
albiste-laburra
Urte berriarekin batera, Europako Batasunak janari moduan kontsumitzeko baimena eman die intsektuz egindako produktuei; dagoeneko ez duzu atzerrira joan behar matxinsalto bat dastatzeko!
Intsektuak jateko prest? Dagoeneko salgai dituzu!

Etorkizun gastronomikoa gurera iritsi da. Urteko lehen egunean, Europako Batasunak intsektuz egindako jakiak saldu eta kontsumitzeko baimena eman du; hala, Novel Foods (jaki berriak) deitura duten produktuak supermerkatutan aurkituko ditugu aurrerantzean.

 

 

Nazka aurpegia jarri aurretik, kontuan hartu honakoa; intsektuetatik ateratako jakiak nutritiboak eta ingurugirorako jasangarriak dira. Errekurtso gutxiago behar dira beren ekoizpenerako, eta beraz, gutxiago kutsatzen dute. Bestalde, proteina iturri berri bat dira.

Baina kilker edo erle bat ahoan osorik sartu beharko duzula pentsatzen baduzu, lasai! Intsektuak kontsumitzeko modu asko daude; ohikoena intsektu-irina da. Hala, Europa iparraldean ohikoak dira kilker irinez egindako barra energetikoak.
 
 
 
Eta zeintzuk dira gehien kontsumitzen diren intsektuak? Ohikoenak, harrigarria dirudien arren, kakalardoak dira; ondoren, beldarrak, erleak, liztorrak, inurriak, matxinsaltoak, otiak eta kilkerrak. Hauetakoren bat zuen menuan txertatzeko prest?