Interneteko tentazioak uxatzeko app-a

Interneten nabigatzen orduak pasatzen ditugu, eta horietako oso gutxi dira benetan beharrezko gauzetarako. Etengabe iradokitzen dizkigute gustuko gauzak, eta denbora erremediorik gabe galtzen dugu. Iragarkiak ezkutatzeko blokeo aplikazioak ez dira beti nahikoak; behingoz produktiboa izan nahi baduzu, Temptation Blocker app-a behar duzu.
Bataz beste bost ordu igarotzen ditugu sarean, eta etengabe ahazten dugu gure hasierako bilaketaren helburua. Leiho batetik bestera saltoka ibili gaitezke, ezeren bila, hasierako helburuarekin inolako zerikusirik ez duen zerbait topatzen dugun arte. Eta zertan lagundu zaitzake aplikazio honek? Oso erraza da; zure helburuetatik atera zaitzakeen orrialde batean sartzen zaren bakoitzean, app-ak pop-up bat irekiko du, orrialdea ikus dezazun ekidinez.
Denbora galtzera eramaten zaituzten desioak autozentsuratzeko prest?