Internet Explorerrek badu amaiera data

Internet Explorerrek badu amaiera data Microsoft-en nabigatzaile mitikoak bateragarri izateari utziko dio 2021. urtean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/internet-explorerrek-badu-amaiera-data/@@download/image/1366_2000.jpg
2020/08/18
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Microsoft-en nabigatzaile mitikoak bateragarri izateari utziko dio 2021. urtean.
Internet Explorerrek badu amaiera data

Interneten historian garai baten amaiera biziko dugu datorren urtean; Microsoft-ek azaldu duenez, 2021. urtean bateragarri izateari utziko dio Explorer nabigatzaileak. Zehazki, Internet Explorer 11 eta Edge Legacy bateragarri izateari utziko diote datozen 12 hilabeteetan.

Dagoeneko, Explorer ez da Microsoft-en nabigatzaile nagusia, Microsoft Edge baizik. Berdina gertatzen da Edfe Legacy-rekin; Chromium-en alde zokoratu zuten duela urte batzuk. Baina adi; Internet Explorerrek badu amaiera data, eta hemendik ia zehazki urtebetera izango da: 2021eko abuztuaren 17a.

Hala, Microsoft-ek agur esaten dio 26 urte bete behar dituen nabigatzaile historikoari. Nabigatzaile mitiko hau martxan jarri zen 1995. urtean, Windows 95-arekin, eta ordutik merkatuan tente mantendu da, Googleren Chrome iritsi arte.

Internet Explorer 11 2013an iritsi zen, Explorer erabiltzen jarraitzen zuten erabiltzaile eta enpresei zerbitzua emateko helburuarekin, eta egun, oraindik asko dira nabigatzaile hau soilik erabiltzen dute web orrialdeak. Dena den, Microsoft Edge-rekin bateragarriak izango direla adierazi du enpresak.