Internet bidezko dibortzioak

Internet bidezko dibortzioak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/internet-bidezko-dibortzioak/@@download/image/14p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Internet bidezko dibortzioak
Internet mundu berri bat zabaltzen ari da. Sareari esker, batzuk etxetik lan egiten hasi dira eta beste batzuk erosketak egiten edo bidaiak prestatzen. Sareak neska-mutiletan egiteko aukera ere eman die zenbaiti eta bihotzak elkartzen dituen bezala, hemendik aurrera banandu ere egin ditzake internetek. Izan ere, Zelaanda Berrian bikoteek internet bidez dibortziatzeko aukera dute. Ohiko bideetatik dibortziatzea ez da gauza erraza, epaitegian egin beharrekoak luze jo baitezake, batez ere bikoteak ados ez daudenean. Zelaanda Berrian, aldiz, interneti esker, merkeago eta askoz azkarrago egin daizteke.