Internet bidez eskatu litekeen autoa?

Internet bidez eskatu litekeen autoa? Suedian internet bidez erosi, eta ia etxean muntatu litekeen autoa fabrikatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/internet-bidez-eskatu-litekeen-autoa/@@download/image/720202-50518-auto-2520el-25c3-25a9ctrico-2520.jpg
2024/05/15
Suedian internet bidez erosi, eta ia etxean muntatu litekeen autoa fabrikatu dute.
Internet bidez eskatu litekeen autoa?

Bai, bai, ondo irakurri duzu, etxera kaxa batean iristen da eta zuk zeuk muntatu dezakezu. Suediar enpresa baten ideia izan da eta Luvly 0 deitzen da. Autoa erabat elektrikoa da, ekologikoa eta oso arina. Bi lagun garraiatzeko diseinatua dago.

Autoaren zatiak fabrikan diseinatu eta sortzen dira. Guztia material birziklagarriekin egina omen dago. Ondoren, bezeroarengandik hurbilen dauden beste fabriketara bidaltzen dira piezak, azken muntaia egiteko. Auto berezi hau ekoizteak 10.000 euroko kostua du.

Autoak, luzeran 2,7 metro ditu eta 400 kg pisatzen ditu. Gehienez 90km/h-ko abiadura har dezake. Kontsumo oso baxua du eta bateria azkar kargatzen omen zaio.

Bere fabrikazio prozesu bakarrari esker, modu esanguratsuan aurrezten du produkzio energia, baita bidalketarena ere, igorpenak izugarri murriztuz. Interesa piztu bazaizu, jakin Luvly
0 oraindik ez dagoela salgai.