Instagramek, sortzen dizun antsietatea baretzen lagundu nahi dizu

Instagramek, sortzen dizun antsietatea baretzen lagundu nahi dizu Instagram da sare sozialen artean gure osasun mentalean eragin negatibo handiena duena. Hori dela eta, Instagram-en #antsietatea bilatzen baduzu honek psikologoen laguntza eskainiko dizu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/instagramek-sortzen-dizun-antsietatea-baretzen-lagundu-nahi-dizu-sare-sozial-ospetsuak/@@download/image/courtney-crisp-insta.jpg
2020/09/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Instagram da sare sozialen artean gure osasun mentalean eragin negatibo handiena duena. Hori dela eta, Instagram-en #antsietatea bilatzen baduzu honek psikologoen laguntza eskainiko dizu.
Instagramek, sortzen dizun antsietatea baretzen lagundu nahi dizu

Lagundu zaitzakegu? galdetzen dio Instagram-ek #antsietatea bilatu dutenei. Bilatzen duzun hitzarekin egiten diren argitalpenak edo hashtag-ak mina eragin diezazuketen edo heriotzara eraman zaitzaketen jokabideekin lotuta egon ohi dira. Momentu zail batetik igarotzen ari bazara, lagundu egin nahi zaitugu. Mezu hau azaltzen da zabaltzen den botoi batekin. Bertan hainbat aukera daude osasun mentaleko profesionalekin lotura dutenak, baita hainbat aholku ere, nahiz eta horien artean ez dagoen sare sozial hau erabiltzeari uztea, denbora batez bada ere. 

Aukera hau ez proposatzea apur bat hipokrita da, izan ere Erresuma Batutako Osasun Elkarteak burututako txosten baten arabera Instagram da gazteen osasun mentalean eragin negatiboena duen sare soziala. Baina noski, hala ere enpresa batek ez dizu inoiz gomendatuko bere zerbitzuak ez erabiltzea, hori baldin bada ere benetan behar duzuna. 

Instagram-ek martxan jarri duen neurri honek osasun mentalaren eskariak betetzeko balio dio. Izan ere, azken urteetan hainbat erakunde publikok eskari ugari egin dizkio plataformari. Adibidez, Erresuma Batuakek lege proiektu bat sortu du eskatuz sare sozial ezagunari argazki bat editatua badago itxura aldatzeko helburuz, hori argi adieraztea nonbait, ez ditzan segurtasun gabezi gehiago eragin erabiltzaileengan. Nahiz eta Israel eta Frantziak iragarkietako argazkietan editatuak izan diren argazkiei hori adierazteko legeak dituzten, Erresuma Batua izango da hau sare sozialetan aplikatzen duen lehena. 

Bitartean, sare sozialetatik noizean behin deskonektatzea beste irtenbiderik ez dugu. Nahiz eta ez den erraza, izan ere adikzioa sortzen dute, badaude adikzio bukle horretatik ateratzeko egin daitezkeen zenbait pausu.

Lehena, mugikorra, beti, isiltasun moduan edukitzea da. Mugikorraren erabilera dosifikatzeko nahikoa indar ez baduzu honek lagunduko dizu. Dardara eta soinuak ezabatuko baitituzu modu honetan. Bigarren pausua jakinarazpenak desaktibatzea da. Isilik edukita ere mugikorra berdin berdin begiratzen baduzu hau da irtenbidea. Aplikazioan sartzean bakarrik ikusiko dituzu jakinarazpenak. 

Azkenik, Instagramek berak dituen tresnak erabili. Jardueren atalean zenbat denbora erabili duzun erakusten dizu eta egunean pasa nahi duzun denbora kopurua zehaztu dezakezu. Denbora hori igarotzean aplikazioak berak gogoraraziko dizu. Honela erabilera gutxitzen lagunduko dizu, edo behintzat egiten duzun gehiegizko erabileraz kontziente egingo zaitu. Honela, apurka apurka, gure osasun kaltetzen duten argazki eta mezu guzti horietaz aldenduko zara.