Instagramek kirurgia estetikoko filtroak ezabatu nahi ditu

Instagramek kirurgia estetikoko filtroak ezabatu nahi ditu Ikerketa askok lotzen dituzte Instagrameko filtroen deformazioak nahaste psikologikoekin. Honen aurrean Instagramek neurriak hartuko ditu: ez du nahi “aurpegia deformatzen” duten filtro gehiagorik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/instagramek-kirurgia-estetikoko-filtroak-ezabatu-nahi-ditu/@@download/image/filtros-Instagram-home-625x313.jpg
2019/10/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ikerketa askok lotzen dituzte Instagrameko filtroen deformazioak nahaste psikologikoekin. Honen aurrean Instagramek neurriak hartuko ditu: ez du nahi “aurpegia deformatzen” duten filtro gehiagorik.
Instagramek kirurgia estetikoko filtroak ezabatu nahi ditu

2019a filtroen urtea dela esan genezake, orduak igaro ditugu filtro dibertigarriena bilatzen eta partekatzen. Orain arte filtroek bete beharreko arauak edozein argitalpenen berdinak ziren: biolentzia esplizitua ez azaltzea eta ez erakustea emakumezkoen titiburuak eta genitalak oro har.

Filtroek ordea edertu egiten gaituzte gure aurpegia itxuraldatzearen truke eta irudiarekiko nahasteak garatzeko aukerak igoz. Ikerketa ugarik ondorioztatu dute gure aurpegia filtroekin edertzeak eragin negatiboak dituela gure autoestimuan. Kaltegarria baita ohitzea irreal eta eder ikusten gure benetako aurpegia onartu beharrean. Arrazoi honegatik, Instagramek neurriak hartu ditu traumak ekiditeko: edertzen duten filtroak ezabatuko ditu, txakur edo katutxo belarriak jartzen dituztenak edo begiak handitzen dituztena, eta noski, baita zuzenean kirurgia estetikoko ebakuntzei erreferentzia egiten dietenak.

Filtro hauen atzean dagoen enpresa nagusia Spark AR da, eta azken egunetan egindako deklarazioen arabera Instragramek hartutako neurri hau onartzen du. Erakundeak dioenez Spark AR esperientzia positibo bat izatea nahi du, erabiltzaileen ongizatea bermatuz. Horregatik, enpresak aipatutako filtroak ezabatuko ditu eta gai antzekoa duten filtroak argitaratu aurretik aztertu egingo direla adierazi dute.