Instagramek argazki hau zentsuratu du

Instagramek argazki hau zentsuratu du 'Oh!Mamiblue' Instagram kontuko argazki honek bi ama bere semearekin erakusten ditu; sare sozialak argazkia zentsuratu du, eta protesta kanpaina gogorren ostean, berriro onartu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/instagramek-argazki-hau-zentsuratu-du/@@download/image/Captura de pantalla 2017-12-12 a las 12.41.01.png
2017/12/12
'Oh!Mamiblue' Instagram kontuko argazki honek bi ama bere semearekin erakusten ditu; sare sozialak argazkia zentsuratu du, eta protesta kanpaina gogorren ostean, berriro onartu dute.
Instagramek argazki hau zentsuratu du

Oh!Mamiblue *Food and Love* Two Moms, two dogs, one son (Oh!Mamiblue, janaria eta maitasuna, bi ama, bi txakur eta seme bat). Hori da Valentziako bikotearen Instagram kontuak diona. 100.000 jarraitzaile dituzte, eta beren sukaldeko sekretuak partekatzen dituzte bertan; horrekin batera, beren bizitzako uneak ere zabaltzen dituzte, bi ama, bi txakur eta haur batek osatutako familiaren uneak elkarbanatuz. Dena den, duela gutxi partekatutako argazki bat zentsuratu du Instagramek, bertan agertzen zen edukia egokia ez zelakoan. Hau da bikoteak partekatu zuen argazkia:

 

 

Instagramek argazkia zentsuratu bezain laster, bikoteak elkartasun kanpaina jarri du martxan beren Instagram Stories-en bitartez. Denbora gutxian, milaka elkartasun mezu jaso dituzte #Yosoloveoamor traolarekin. Dena den, talde homofoboek traola eliminatzea lortu dute. Bikoteak hiru aldiz borrokatu behar izan du beren argazkia Instagramera bueltatu dadin, eta azkenik lortu dute; gainera, sare sozialak barkamenak eskatu dizkie.