Instagram ezabatu, doan bidaiatzeko

Geroz eta ugariagoak dira sare sozialak tarteko dituzten iragarkiak; dudarik gabe, erakargarriak suertatzen dira. Formula hau erabiltzen azkena Jet Blue hegazkin konpainia estatubatuarra izan da; bere Instragram kontuan eskaintza bitxia zabaldu du. 100 helmugatik gora zozkatuko ditu, eta zozketaren parte hartzaileek gauza bakarra egin beharko dute; Instagramen duten eduki guztia ezabatu.
Zergatik edukiak ezabatu? Hegazkin konpainiak eskatzen duena da trukean, urtebete doan bidaiatuz, bere eskaintzarekin bizitako esperientzia berriekin berriro sarea edukiz betetzea, hau da, Jet Blue-ri esker egindako bidaiekin berriro elikatzea Instagram kontua. Hain zuzen, konpainiak berdina egin du bere Instagram kontuan; orain arteko argazki guztiak ezabatu ditu, eta soilik zozketaz informatzen duten edukiak partekatu ditu. Eskaintza interesatzen bazaizu adi, bihar amaitzen baita parte hartzeko epea! Informazio gehiago hemen eskuratuko duzu.