Instablender

Instablender https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/06/04
kritika
Testua:
Plataforma: Android - IOS
152.zenbakia
Instablender
Smartphoneek eskaintzen dituzten aukeren artean, argazkiak ateratzea da erabilienetakoa. Horregatik, argazkiak atera eta eraldatzea gustuko dutenentzako aplikazio interesgarria da InstaBlender. Bi argazki konbinatuz, eta hainbat efektu txertatuz, argazki muntaia ederrak egiteko aukera ematen du. Esan daiteke Instagram aplikazio ospetsua oinarri hartu eta aurrerapauso bat ematen duela aplikazio honek.