Inside man (Plan oculto / L´homme de l'interieur) ****

Inside man (Plan oculto / L´homme de l'interieur) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inside-man-plan-oculto--lhomme-de-linterieur/@@download/image/62_insideman.jpg
2006/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Spike Lee. Aktoreak: Denzel Washington, Clive Owen, Jodie Foster, Christopher Plummer. Generoa: thriller. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006. Iraupena: 129 minutu.
62.zenbakia
Manhattango banketxe batean sartu dira lau lagun lapurreta egiteko asmoz. Poliziak setiatuta dituen arren, lapurrek hainbat pertsona hartu dituzte gatibu. Keith Frazier negoziatzaileak bahitutako pertsonak askatu eta lapurrak atxilotzeko agindua du. Haren egitekoa ez da erraza, ordea. Serpico eta antzeko pelikulen zantzuak nabari daitezke Spike Lee zinemagile finaren thriller apart honetan.  Gidoi irudimentsua du oinarri Do The Right Thing mitikoaren egilearen pelikulak, benetan. Denzel Washington eta Clive Owen aktoreen interpretazioak txapela kentzeko modukoak dira. Suspensez zipriztindutako thriller iradokitzailea da. Ohi legez, gizarte estatubatuarrari eraso egiten dio The 25th Hour zirraragarriaren egileak; sistema estatubatuarraren ustelkeria politikoa eta jite arrazista agerian utziz. Oso pelikula entretenigarria da.