Inoizko Tropelik handiena osatzea helburu

Inoizko Tropelik handiena osatzea helburu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inoizko-tropelik-handiena-osatzea-helburu/@@download/image/20117182128trop_1404376401.jpg
2014/07/03
berria
Frantziako Tourra larunbatean hasiko da, eta urtero bezala Tropela lehiaketa prest dago. Aurtengo helburua iazko 14.665 kinielen marka gainditzea da.


Tropela.net webgunean 12.000 partaidek eman dute izena jada. Parte hartzea doakoa da eta internetez egiten da. Partaide bakoitzak, gustuko dituen txirrindulariekin taldea osatzeko aukera dauka eta horrekin kiniela bakarra osatu ahal izango du.  Taldea egiteko epea, datorren larunbatean amaituko da, aurtengo Frantziako Tourra hasten den une berean, hau da, uztailaren 5ean eguerdiko 13:00an.

Aurten Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapena martxan jarri du Tropelak Laboral Kutxarekin batera. Lehen postuetan amaitzen dutenen artean hainbat sari banatuko dituzte, besteak beste, Orbea bizikleta edota Forum Sporten gastatzeko bonoak.