INNA DE YARD ***

Ingurune naturalean abestuta -hau da, kalean: jamaikarrek yard edo ghetto deitzen duten lekuan-. Soilik gitarra akustikoaz eta perkusioaz lagunduta. Estudioko ekoizpenetik aske. Horrela sortu dira reggae kantu ederrenak -eta beste estilo askotakoak!-. Baina alderantziz ere izan daiteke, ekoizpenak garrantzia handia duen jamaikarra gisako musikan, luxu handia baita Mighty Diamonds-en kantu ezagunenak era akustikoan entzun ahal izatea. Toma bakarrean grabatuta. Eta plazerra handiagoa da, kantuak taldeak berak sortutakoak direla jakinda (eta ez ekoizle batek eginak).