Iñigo Muguruza, “bizitza triste eta ederra”
Euskal musikako aitzindaria izan zenak esklerosi anizkoitza zeukan eta 54. urterekin hil zen atzo. Kortatu, Negu Gorriak eta Joxe Ripau taldeetan sortutako abestiak utzi dizkigu ordea.

Paradoxikoa da nola gertatzen diren gauzak, Euskal Herrira ska eta punk doinuak ekartzeaz arduratu zen Iñigo Muguruza atzo hil zen, hain justu, punk mugimendua mundura zabaltzeaz arduratu zen The Clash taldearen London Calling diskoak 40 urte bete zituenean. Bizitzaren ironiak!
Denok dantzatu dugu gutxiago ala gehiago Muguruzaren talderen batekin, ezin bestela garai oso baten ereserki bihurtutako abestiak sortu zituenean. Goian bego Iñigo, “atera zure deabrua eta berarekin dantza egin!”
Sare sozialetatik hainbat musikari, musikazale zein politikarik euren tristura azaldu dute: