Ingurumen arazoen aurrean beste aldera begiratzen du munduko biztanleen %49ak

Ingurumen arazoen aurrean beste aldera begiratzen du munduko biztanleen %49ak Munduko biztanleen %49 etsituak daude ekologismo gaiekin eta kontsumo jasangarria eta kontzientzia ekologikoa bezalako ideiak ez dituzte barneratuak. Aldiz, aktiboki mundu jasangarriago baten alde aritzen direnak %16a dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ingurumen-arazoen-aurrean-beste-aldera-begiratzen-du-munduko-biztanleen-49ak/@@download/image/98dee2841b6a52c4fb2cf4d545ce570a.jpg
2020/01/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Munduko biztanleen %49 etsituak daude ekologismo gaiekin eta kontsumo jasangarria eta kontzientzia ekologikoa bezalako ideiak ez dituzte barneratuak. Aldiz, aktiboki mundu jasangarriago baten alde aritzen direnak %16a dira.
Ingurumen arazoen aurrean beste aldera begiratzen du munduko biztanleen %49ak

Kontzientzia ekologikoan kulturak, ohiturek eta norberaren ekonomiak eragina dute. Ongizate sozial eta ekonomiko handiagoa duten lurraldeetan jendea ekologiaz gehiago arduratzen da eta prest dago berau bultzatzeko. Gainera, 50 urtetik gorako biztanleak kontzientzia handiagoa dute eta gazteei baino gutxiago gostatzen zaie birziklapenean konstanteagoak izatea.

Halere, kontzientzia ekologikoa hedatuz doa, baina dirudienez ez behar bezain azkar. Izan ere, munduko biztanleen %49 pasiboak dira gai hauen inguruan. Herritar horiek ez dute interes handirik ingurua zaintzeaz eta hobetzeaz.

Europan %37a dira eta arrazoi ezberdinak erabiltzen dituzte mugimendu ekologistara ez batzeko. Horien artean daude energia, dirua edo denbora falta. Ikerketa ezberdinek frogatu dutenez, ongizate ekonomiko handiagoa duten gizarteetan jendea irekiagoa da arazo ekologikoez arduratzeko. Espainiar Estatuan aurkitzen dira biztanlerik pasiboenak ikerketen arabera.

Adituen aburuz, jarrera pasibo horren atzean honako arrazoi hauek agertzen dira: erakundeek neurriak hartzeko duten interes murritza, sektore pribatuaren aldetik proposamen eza, egoera ekonomikoa eta kontsumitzailearen arrazionaltasuna, hezkuntza eta kultura.

Beste aldean daude ekologikoki aktiboak direna, baina talde hori %16a baino ez da zoritxarrez. Talde honek plastikoa murrizteko estrategiak bilatzen ditu askotan, ingurumenaz arduratuz. Horrela, plastikozko ontziak saihesten saiatzen dira, eta hauek argi dute norberarena dela erantzukizuna.

Bi talde horien artean kokatzen den beste talde bat ere bada: eko-sinistuak. Plastikoa da euren kezkarik garrantzitsuena eta neurri orokorragoak hartzen dituzte, oihalezko poltsak erabiltzea kasu, nahiz eta biztanle eko-aktiboek baino maiztasun gutxiagorekin. Ingurumenaren aldekoak badira ere ez dute horren borondate irmoa. Europan aurki daiteke gehien talde hau, %19.

Beste taldea eko-kontsideratuak dira, plastikoa beren kezka nagusitzat ikusten badute ere, arraroa da plastikozko hondakinak murrizteko ekintzak burutzea. Kontsumitzaileen %23 talde horretan sartzen da.

Bestalde, ingurumenaren aldeko borrokan, Greta Thunberg izanik ikono, gazteak aktiboenak direla pentsa daitekeen arren, 50 urtetik gora pertsonak dira eko-aktiboenak. Adituen arabera, gazteei baino gutxiago kostatzen zaie behar ekologistez jabetzea, birziklatzen konstanteagoak eta metodikoagoak dira eta zaie axola behar den denbora erabiltzea egoki egiteko.

Oro har ordea, ia erdiarentzat ingurumena ez da bere kezka nagusietakoa eta horretan kulturak, ekonomiak eta politikak zerikusia dute. Normalean garestiagoa da ingurumenarekiko kezka aktiboa izatea ez izatea baino, horregatik kontsumitzaileen ia erdiak jarrera disidentea du.

Izan ere, kezka ekonomiko larriak dituen kontsumitzailearentzat beste lehentasun batzuk daude, erosterako orduan prezioek agintzen baitute. Horregatik, etorkizunean produktu ekologikoak gizarte osoarentzat prezio onargarriak merkaturatzeko modua aurkitu beharra dago ingurunea zaindu nahi bada.