Ingurugiroaz kezkaturik? Utziozu birziklatzeari

Ingurugiroaz kezkaturik? Utziozu birziklatzeari Badago birzkiklatzea baino askoz eraginkorragoa den beste alternatiba bat, eta hori da zaborrik ez sortzea. Badakizu nola? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ingurugiroaz-kezkaturik-utziozu-birziklatzeari/@@download/image/746669_1.jpg
2018/04/20
berria
Badago birzkiklatzea baino askoz eraginkorragoa den beste alternatiba bat, eta hori da zaborrik ez sortzea. Badakizu nola?
Ingurugiroaz kezkaturik? Utziozu birziklatzeari

Birziklatzea oso garrantzitsua da, baina oraindik ere garrantzitsuagoa da egunero sortzen dugun zabor kopurua murriztea, batez ere, plastikoei dagokienez. Hain zuzen, guztietan birziklatzen zailena da plastikoa, eta zoritxarrez, hori da gehien pilatzen duguna. Horregatik, benetan ingurugiroa mantentzen laguntzeko prest bagaude, onena plastikorik ez erabiltzen saiatzea da.

 

 

Azkenaldian bolo-bolo dabil plastikoen gaia supermerkatuetan; horren maila absurduetara iritsi dira, non berezko babesa duten frutak ere, hala nola platanoak, mandarinak edota aguakateak, plastikotan bilduta aurkitzen ditugun. Dena dago plastikoeta bilduta. Baina, beharrezkoa al dugu horrenbeste bilgarri?

 

 

#RidiculousPlastic #BreakFreeFromPlastic eta sarean zabaldu diren beste hainbat traolpetan, kontsumitzaileek plastikoari planto egiteko deialdia egin dute. Oso erraza da; erosketa egiterakoan, erosi solte dauden elikagaiak, eraman beti telazko zakua eta lehenetsi plastikorik ez duten produktuak. Hurrengorako edukiontzi horia hutsago izatea lortuko ote duzue?