Ingurugiroarekin kontzientziatuta? Billie Eilish ikusteko sarrerak lortu ditzakezu

Ingurugiroarekin kontzientziatuta? Billie Eilish ikusteko sarrerak lortu ditzakezu Bere musika birako sarrerak zozkatuko ditu Aldaketa Klimatikoaren aurkako borroka babesten duten jarraitzaileen artean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ingurugiroarekin-kontzientziatuta-billie-eilish-ikusteko-sarrerak-lortu-ditzakezu/@@download/image/58.jpg
2019/11/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bere musika birako sarrerak zozkatuko ditu Aldaketa Klimatikoaren aurkako borroka babesten duten jarraitzaileen artean.
Ingurugiroarekin kontzientziatuta? Billie Eilish ikusteko sarrerak lortu ditzakezu

Greta Thunbergen belaunaldikoa da Billie Eilish musikaria, eta ekologista suediarraren moduan, ingurugiroaren krisiarekin kezkatutik dago. Greenpeace eta Fridays For Future mugimenduak babesteko kanpainetan parte hartu du, bere kontzertuak ahalik eta ekologikoenak izan daitezen saiatzen da eta All the good girls go to hell abestian mezu argiak zabaltzen ditu naturaren explotazio arduragabea salatuz. Horrekin batera, Amazonia udan erretzen ikusi eta aldi berean bideoklip bat kaleratu zuen abeslariak; bertan, Eilish bera agertzen zen eroritako aingeru baten moduan, petrolioz zikinduta eta sutan kixkaltzen. 

Pauso bat harago eman nahi izan du Eilishek, eta Global Citizen elkarte ekologistarekin bat egin du. Hala, Where do We Go? musika birako kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu abeslariak; Twitterren argitaratu duen bideoak azaltzen duenez, Eilishek ez du nahi jendeak birsalmenta bidez sarrerak erostea. Hala, zozketan parte hartu nahi dutenek hau egin behar dute: Global citizen web orrian izena eman eta jasotako informazioa irakurri. Trukean, parte hartzaileak aukeratutako kontzerturako sarreren zozketan sartuko dira. Birako sarrera guztiak aspaldi agortu ziren. 

Abeslaria saiatu da bere musika itzulia ahalik eta berdeena izan dadin; horregatik, plastikozko lastotxoak debekatuko dituzte, eta kontzertura datozenek beren ur botilak eraman ahalko dituzte. Gainera, birziklatzeko ontziak jarriko dituzte txoko guztietan. Azkenik, Billie Eilish eko-etxea izeneko gunea jarriko dute, Aldaketa Klimatikoaz informazioa eman eta kontzientziak pizteko. 

IKUSI BILLIE EILISH-EN MEZU EKOLOGISTA HEMEN.