Ingrid Betancourten bahiketa

Ingrid Betancourten bahiketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ingrid-betancourten-bahiketa/@@download/image/2012215046In_Search_of_Ingrid_Betty_Kaplan_Caterina_Murino.jpg
2012/12/13
berria
Ingrid Betancourten bahiketa
Ingrid Betancourt politikari kolonbiarraren bahiketa kontatuko duen filma Hollywoodeko estudio batetik bestera ibili da, baina azkenean, ekoiztetxe independente batek gauzatuko du proiektua. In Search of Ingrid izango du izenburua, Betty Kaplan (De amor y de sombras, 1994) zuzendariak errodatuko du eta Betancourten senar ohi Juan Carlos Lecompteren bi liburutan oinarrituko da. Ingelesez errodatuko dute eta protagonistarena Caterina Murino (Casino Royal, 2006) aktore italiarrak egingo du.