'Influencer' gipuzkoarrak, berdintasunaren alde

'Influencer' gipuzkoarrak, berdintasunaren alde 14 eta 18 urte bitarte badituzu, batu zaitez #Geure ekimenera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/influencer-gipuzkoarrak-berdintasunaren-alde/@@download/image/geure.jpg
2019/02/14
berria
14 eta 18 urte bitarte badituzu, batu zaitez #Geure ekimenera!
'Influencer' gipuzkoarrak, berdintasunaren alde

Zerk batzen ditu Realeko Asier Illarramendi futbolaria, Izaro kantaria, Twin Meldody ahizpak, Aritz Aranburu surflaria, Nerea Alias aurkezlea, Miren Arrieta aktorea, eta Oihan Vega DJa? Zortzi influencer horiek, #Geure traola erabiliz, galderak botako dituzte Instagrameko beren kontu pertsonaletatik, beren jarraitzaileei berdintasunarekin zerikusia duten kontuak planteatzeko asmoz.

Ekimen horrekin, Gipuzkoako 14 eta 18 urte bitarteko gazteak animatuko dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak proposatzen duen elkarrizketan parte har dezaten. Lehenik, entzute fase bat egongo da, gaur hasita bi aste barru amaituko dena. Ondoren, tratu onari eta estereotipoei buruzko galderen inguruan jasotako komentarioak prozesatuko dira, eta gero, konklusioak atera eta herritarrekin partekatuko dira.

Adi, ekimenean parte hartzen dutenen artean 200 sarrera bikoitz zozkatuko dituzte eta: influencer taldearekin egingo da zozketa, martxoaren 9an, Kursaalen. Gainera, botatako zortzi aipu interesgarrienek backstage-ko esperientzia bat irabaziko dute, #Geure ekimeneko protagonisten konpainian.

NOLA PARTE HARTU DEZAKET?

Instagrameko kontutik #Geure etiketa erabiliz –datuen monitorizazioa ahalbidetzeko–, gaurtik aurrera, eta otsailaren 22ra arte, influencer bakoitzak, bideoen bitartez, bere jarraitzaileei eskatuko die galdera jakin batzuei erantzuteko edo esaldiak bukatzeko, hausnarketarako hautatu diren gaiei buruz. Hona hemen adibide gutxi batzuk: “Kuadrillako neskak beldur dira etxera itzultzean, zeren…”, “Ikusi badut lagun bat pasatu egin dela neska batekin, nik…”, eta “Mutilek zartadaka konpontzen dute dena; guk, aldiz,...”.