Indie musika onena entzungai, Bizbak 2013 jaialdian

EHUk antolatutako Bizbak Indie Festibalaren bigarren edizioa egingo dute aurten. Otsailaren 22an, martxoaren 1ean eta martxoaren 8an, hiru ostiralez, eskainiko dituzte kontzertuak Bilbon, EHUren Abandoibarrako Bizkaia aretoan; sarrera doakoa izango da.
Guadalupe Plata, Gora Japon, Manett, Capsula, Ainara Legardon, Mobydick, Zodiacs, Muy Fellini eta Joseba Irazokik osatu zuten iazko Bizbak jaialdiko kartela. Musika bikaina doan entzuteko aukera izan zen hiru ostiralez Bilbon, eta ikusleek oso harrera ona egin zioten jaialdiari.
Horregatik, aurten bigarren urtez egingo dute. Dagoeneko itxita dago artisten zerrenda, eta egutegia ere finkatu dute: otsailaren 22a, martxoaren 1a eta martxoaren 8a. 20:30etatik aurrera, zuzeneko kontzertuak, baita akustikoak ere, eskainiko dituzte Abandoibarrako Bizkaia aretoan, eta ikusle kopurua bete arte edonork sartu ahal izango du.
Popa, rock psikodeliko eta eklektikoa, esperimentazioa, inprobisazioa… denetarik izango du jaialdiak.
Otsailak 22
Tachenko
Zaragozako taldeak otsailean kaleratuko du El Amor y las Mayorías disko berria.
McEnroe
Getxoko taldeak Las Orillas lana oinarri hartuta, kontzertu akustikoa eskainiko du.
Wilhelm & The Dancing Animals
Iruñeako taldea 2012ko sorpresa izan da, eta The War of Species azken laneko kantak aurkeztuko dituzte.
Martxoak 1
Saioa
Joseba Irazokiren laguntzaz, Natura euskara hutsezko lana aurkeztu berri du Saioak, bost urteko etenaldiaren ostean kaleratu duen lehen lana.
Los Separatistas featuring Dan Wilson (The Cubical), Rober!, Cabezafuego & Joseba Irazoki (Atom Rhumba), Felix Buff (Willis Drummond), Mikel Abrego (Anari)
Artista sorta bikainak osaturiko superbandak inprobisazioa izango du ardatz zuzeneko emanaldian.
Poni Bravo
Sevillako taldeak berriki aurkeztuko duen diskoko kantak eskainiko dituela iragarri du.
Martxoak 8
Aries
Isabel Fernandez Reviriego getxostarrak bere bakarkako lehen lana aurkeztuko du, La Magia Bruta.
Mursego
Esperimentazioa oinarri izango du Maite Arroitajauregiren emanaldiak.
Anni B Sweet
Malagako bakarlariak orain arte kaleratutako bi lanetako kantak joko ditu zuzeneko akustikoan.

Egutegia