Indiarrak, identifikatuta

Indiarrak, identifikatuta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/indiarrak-identifikatuta/@@download/image/datu_dantza_ind_1393853834.jpg
2014/03/10
albiste-laburra
600 milioi lagun erregistratu ditu Indiako Identifikazio Bakarreko Aginpideak. Nandan Nilekani ekintzaileak bultzatutako sistema darabil gobernuaren baitako agentzia honek, eta kontrolik gabeko hazkunde demografikoaren ondorioz paperik gabe zeuden indiarrei gizarte zerbitzuak jasotzeko aukera eskaini die. Ez hori bakarrik, kontu korronte bat zabaltzeko, mugikor bat erosteko edota lanpostu bat eskuratzeko ezinbesteko zuten identifikazio zenbakia lortu dute horrela.