Indiarrak eta izen luzeak

Denok entzun izan dugu inoiz euskal abizenak luzeak direla. Dena dela, izen luzeagoak badira. AEBetan, Massachusetts estatuan, badago izen bukaezina duen laku bat. Saia zaitezte segidan esaten: "Chargoggagoggmanchauggagoggchaubunagungamaugg". 45 hizki! Izena nipmuc indiarrek jarri zuten eta badu itzulpena: "Zuk zure urertzean arrantza egiten duzu, nik nire urertzean arrantza egiten dut, inork ez du erdian arrantza egiten". Hori da hori izen luzea
eta polita!