Indian gepardoak berriz ere, 70 urte desagertuak egon ondoren

Indian gepardoak berriz ere, 70 urte desagertuak egon ondoren Namibiako zortzi gepardo Indiara iritsi dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/indian-gepardoak-berriz-ere-70-urte-desagertuak-egon-ondoren/@@download/image/image_doc-32jk3hf.jpg
2022/09/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Namibiako zortzi gepardo Indiara iritsi dira.
Indian gepardoak berriz ere, 70 urte desagertuak egon ondoren

70 urte dira Indian gepardoak desagertu zirela. Orain, hauek berriz ere euren inguruan txertatzeko proiektu bati esker bueltan dira. Hori bai, erabakiak zatiketa eragin du adituen artean. 

Namibiako gobernuak bost gepardo eme eta hiru ar dira eman dizkio Indiari. Gepardoak hegazkin berezi batean eraman ziren hamaika ordu iraun zituen hegaldian. 

Indiako lehen ministroa den Narendra Modi buru zela askatu ziren animaliak Kuno Parke nazionalean. Gune hau 748 kilometro karratuko espazio babestua da eta egokia gepardoentzat, bertan aurkitzen diren harrapakinen aberastasunagatik eta zelai zabalengatik. "Gepardoa Indiara itzuli da", adierazi zuen Modi-k. "Naturarekiko kontzientziazioa Indian indar handiarekin esnatu da" gehitu zuen. "Ez ditzagun gure ahaleginak ezerezean utzi". 

Animalia eder hauek lepoko bat daramate satelitera konektatzen direnak eta, askatu aurretik, leku itxi batean berrogeialdia egingo dute.

Aditu batzuek ohartarazi dute katu handi hauei kosta egingo zaiela egokitzea. Hauen ustez, gepardo askeen biztanleria Indian ezartzeko aukerak urriak dira. Habitatak aurretiaz prestatu behar ziratekeela uste dute, gepardoak herrialdera ekarri aurretik. 

Alabaina, Laurie Marker doktoreak adierazi du gepardo taldeak oso moldaerrazak direla eta ederki egokituko direla inguru berrira. Izan ere, behinola India gepardoen etxea izan zen, baina desagertutzat eman ziren 1952. urtean.