Indiako iruzurgileen kalbarioa

Indiako Andhra Pradesh estatuko gobernuak modu bizkorra aurkitu du zerga-iruzurgileek beren zorrak ordain ditzaten. Gau eta egun danborra jotzen duten taldeak bidaltzen hasi da gobernua, ordainarazteko deiei kasurik egin ez dieten etxeetara. Zerga-bulegoko bozeramaileak adierazi duenez, "talde horiek espektakulua sortzen dute iruzurgileen etxeen aurrean, eta zorrak kitatzeko beharra azaltzen diete". Sistema horrek emaitza bikainak izan ditu orain arte; izan ere, zorrak ordaindu dituzte iruzurgileen %18k.