Indartsu dator Zinegoak jaialdiaren 11. edizioa

Urtarrilaren 20tik 27ra egingo dute Zinegoak Bilboko gay-lesbo-tras zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren. Bost kontinenteetatik ekarritako 80tik gora film eta dokumental eta sei lan eszeniko bilduko ditu aurtengo edizioak, eta sarrerak ohi baino prezio baxuagoan eskuratzeko aukera izango da.
Ekimen zinematografikoa ez ezik, jaialdi artistiko, kultural eta soziala ere bada Zinegoak, eta aurten, bereziki, gaztaroa eta nerabezaroa jorratzen duten filmak ekarri nahi izan dituzte antolatzaileek. Izan ere, adin horretako pertsonak zaurgarriak dira, eta heldu bilakatzeko prozesuan ezinbesteko dute beren burua onartu eta besteekiko harreman osasuntsuak eraikitzea.
Aurtengo edizioak zenbait berritasun eta berezitasun izango ditu, eta eskainiko diren lanen kopurua eta kalitatea alderdirik aipagarrienetakoa izango da. Orotara 31 herrialdetatik etorritako 86 film labur, luze eta dokumental proiektatuko dituzte, eta performance, dantza-saio, bakarrizketa, ipuin kontaketa, operarock eta antzerki proiektatu bana barneratuko ditu egitarauak. Alhondegiko Golem aretoa, Bilborock, La Fundicion aretoa, FNAC, Arriaga Antzokia, BBK Aretoa, Fas Zinecluba, eta aurten lehen aldiz Bilbao Arte eta Suberviola Espazioa izango dira egoitza nagusiak.
Euskal ekoizpenak
Euskal Herrian ekoitzitako bost lan aurkeztuko dituzte edizio honetan, fikziozko lau film labur eta Alabazan taldearen ipuin kontaketa, Maitasun ipuinak familian izenekoa. Gainera, hainbat lanek estreinakoz ikuziko dute argia, bakar batek mundu mailan, beste hiruk nazioarte mailan, 42 izango dira estatuan lehen aldiz proiektatuko direnak, eta 28 Euskadin lehen aldiz ikusiko ditugunak.
Ez hori bakarrik, nazioartetik nahiz bertatik etorritako gonbidatu entzutetsuen zerrenda amaigabea izango da: Tanya Shmakevichek Ohorezko Saria jasoko du, Bruce LeBruce Gerontophiliaren zuzendaria ere Bilbora etorriko da, Ventura Pons, Ignasi M. lanaren egilea ere bai, Ignasi Millet protagonistarekin batera, eta Anna Margarita Albelo, Who’s Afraid of Virginia Wolf? filmaren zuzendaria, ere jaialdira hurreratuko da, Antony Hickling Little Gay Boyren zuzendaria bezalaxe, beste askoren artean.
Aurtengoan, ikusleak erakartzeko asmoz, deskontu handiak egingo dituzte sarreren prezioetan. Esaterako, 6 lan ikusteko bonoak 20 euro balioko ditu (lan bakoitzeko 3,4 euro), eta asteartea, asteazkena eta osteguna Ikusle Eguna izango direnez, sarrerak 4 eurotan eskuratu ahal izango dira. Gainerako egunetan 5 euro ordaindu beharko dira.

Sarrera merkeagoak