Indarkeria Matxisten Aurkako Zinemaldia martxan da Elorrion

Indarkeria Matxisten Aurkako Zinemaldia martxan da Elorrion https://www.gaztezulo.eus/albisteak/indarkeria-matxisten-aurkako-zinemaldia-martxan-da-elorrion/@@download/image/20122238459il-corpo-delle-donne.jpg
2012/12/13
berria
Elorrioko Udalaren eta Mugarik Gabe GKEren eskutik Indarkeria Matxisten Aurkako Zinemaldia abiatu zen hilaren 16an, eta bi proiekzio gehiago izango dira martxoaren lehena bitarte.


Otsaiaren 16an hasi zen Elorrion Indarkeria Matxisten Aurkako Zinemaldia Helena Tabernaren Nagore filmarekin, eta oraindik, bi jardunaldi izango dira. Horietatik lehena gaur izango da eta Lorella Zanardoren Il corpo delle done proiektatuko da lehendabizi, 25 minutuko dokumentala, eta ondoren Videolobasen Pantojismo ikusgai izango da. Gaurko gonbidatua Maitena Monroy izango da, autodefensa feministan aditua.
Azken jardunaldia berriz martxoaren lehenan izango da eta bi emanaldi izango dira, lehenik Tere Costaren ¿Por qué son importantes las mujeres? Trabajando por el cambio. Lydia Cacho, eta ondoren, El Salvadorreko zenbait elkarte feministetako kideek zuzendu duten dokumentala proiektatuko dute, Una de tantas, besteak beste.
Hitzordu guztiak doakoak izango dira eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, Elorrion, Iturri Kultur Etxean.