Inbidiek bultzatutako mendekua

Inbidiek bultzatutako mendekua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inbidiek-bultzatutako-mendekua/@@download/image/mosku_1365063374.jpg
2013/04/08
albiste-laburra
Inbidiek bultzatutako mendekua
Moskuko Bolshoi Balleteko zuzendari artistikoa zenari, Sergei Filin-i, ustekabean eraso zioten iragan urtarrilean: ezezagun batek azidoa bota zion aurpegira kalean, bere etxetik ateratzen ari zen unean. Ondorioz, ikusmena galdu zuen eta aurpegia desitxuratuta geratu zitzaion, eta uneotan Alemanian ingresaturik dago ebakuntzaren ostean indarberritzen. Moskuko Poliziak berriki jakinarazi duenez, konpainiako Pavel Dmitrichenko egon liteke erasoen atzean, berea mehatxupean egindako onarpena izan daitekeen arren. Ikerlarien aburuz, konpainia barneko norgehiagoka eta inbidiek bultzatutako mendekua izan da.