Inbaditzaileak eta boianiztasuna

Gezurra badirudi ere, espezie inbaditzaileak sartzeak eragiten ditu munduko landare eta animalia-espezieen galeren % 40. Espezie exotikoen inbasioa da ekosistemen arrisku larrienetako bat. Zoritxarrez, kanpotik ekarritako animalia eta landare ugari sartu dira Euskal Herrian. Horiek, noski, arazo larriak sortu dituzte gure ekosistemetan.
Espezie mota horiek ez dira hemengoak. Izan ere, gizakia noranahi iristen hasi denez gero, ohitura hartu dugu kanpoko espezieak gure ekartzeko. Batzuetan, espezie hauek ez dira ingurune berrira egokitzeko gai, eta, besterik gabe, desagertu egiten dira. Beste batzuetan, aldiz, ingurune berrian finkatzen dira, eta, ugaritu egiten direnez, "espezie inbaditzaile" bihurtzen dira. Arazoa oso garrantzitsua da, eta kalte handia egin diezaioke bioaniztasunari.
Bi eratara iristen dira inbaditzaileak gurera: nahi gabe eta nahita. Hona hemen adibide bat: merkantziak ez ezik, arratoi ugari pilatzen ziren kolonizatzaileen itsasontzi-sotoetan. Hala, itsasontziak portura heltzean, arratoiek lurrera ihes egiten zuten. Esan beharra dago, uharte haietako askotan sekula ez zela arratoirik izan, itsasontzi horiek lurreratu arte. Arratoiak jatunak eta egokitzeko ahalmen handikoak direnez, kalte handia egin uharte haietako ekologiari, baita hango animalia-espezieei ere.
Bestalde, badira nahita ekartzen diren espezie inbaditzaileak ere. Beraz, jatorrizko ekosistemaren espezieak arriskuan jartzen dituzte; izan ere, ez dituzte habitat-en kontrol-mekanismo berak jasan behar, eta egokitzapena askoz ere errazagoa egiten zaie. Gainera, inbaditzaileak oso azkar hazten dira, eta ziklo laburreko ugalketak izaten dituzte.
Animalia inbaditzaileak
Moluskuen artean, zebra muskuilua da espezie horietako da. Oso azkar ugaltzen da, eta izugarrizko hondamendia eragiten ari da mundu osoko ibai eta urtegietan. Jatorriz Itsaso Beltzekoa eta Kaspiar Itsasokoa den arren, Ebro ibaiaren beheko aldean aurkitu dute zebra muskuilua. Aisialdi itsasontziak toki batetik bestera ibiltzerakoan gertatzen da inbasioa. Zebra muskuiluak isuriak osorik estaltzera irits daiteke, eta azpiegitura hidraulikoak itxiarazi ditzake. Espezie honek galera handiak eragiten ditu ingurumenean, habitat-a eta landare nahiz animalia-espezieak desagertaraten baititu. Horrez gain, milioietako kalte ekonomikoak ekartzen ditu, azpiegituretan,esate baterako.
Krustazeo edo oskoldunei dagokienez, ibai-karramarro amerikarra aipatu behar da. Espezie hau, ibaietako karramarroen populazioa handitzeko sartu zen Iberiar Penintsulan; hala ere, ibai-karramarro europarra kolokan jarri du: espezie berriak "afanomikosi" bizkarroia ekarri du berekin. Bertako uretako fauna harrapatzen du bizkarroi horrek, eta, zenbaitetan, urpeko alga-zelaiak suntsitzen ditu, uretako ekosistemetako kate ekologiko osoaren euskarri diren alga-zelaiak.
Ibaietako arrain inbaditzaileak honako hauek dira: Danubioko izokina, ortzadar amuarraina, lutxoa, perka amerikarra, eta blach-bass, besteak beste. Gizakiak ekarri ditu horiek guztiak, arrazoi ekonomikoak direla-eta edota kontsumorako.
Narrastien artean, Floridako apoarmatua da adibide ezagunena. Dortoka horiek oso merke saltzen dira dendetan, eta arrain-ontzi moduko batean bizi dira etxeetan. Gaztaroan, haragijaleak dira, eta bertako espezien arrainkumeak eta apaburuak jaten dituzte. Beraz, bertako apoarmatuak ordezkatzen dituzte.
Ur-hegaztien barnean, Europako hegoaldea kolonizatzen ari da Jamaikako ahate gorrixka, eta, horren ondorioz, bertako espeziea galtzen ari da da genetikoki.
Ugaztunen artean, berriz, bisoi amerikarra eta koipua aipatu behar. Bisoiari dagokionez, oso antzekoak dira bisoi europarra eta haren inbaditzailea den bisoi amerikarra. Dena den, ile-larrugintzako granjetan hazi ohi dute bisoi amerikarra. Azken urte hauetan, granja horietatik ihes egin dute animaliek, eta beldurgarria da bi espezieen arteko lehia. Amerikarra handiagoa, erasokorragoa eta moldaerrazagoa denez, desagertzeko zorian ipini du europarra.
Koipua izenekoa espezie ezagunena da. Bisoiarekin gertatu denaren antzekoa gertatu da koipuarekin ere. Euskal Herrian gero eta koipu gehiago dago, ur geldo eta sakonak baitira espezie horren habitat-a. Beraz, oso ohikoa da paduretan, hezegunetan eta ibaiertzetan. Toki horietan bizi diren landareak jaten dituzte, eta arriskua dakar horrek. Gainera, beste hegazti eta animalia batzuentzako babesleku izaten dira landare horiek.
Landareetan ere, berdin
Baccharis halimifolia eta Panpa-lezka dira landare inbaditzaile ezagunenak. Baccharis-aren kasuan, hainbat lorategi apaintzeko erabili denez, erraz zabaldu da euskal kostaldean. Oso erraz hedatzen da, hazi asko sortzen baititu.
Haizearen eta uraren bidez, urrutira iristen dira hazi horiek. Panpa-lezkarekin ere beste horrenbeste gertatzen da. Oso deigarria denez, asko erabili izan da parke eta lorategiak apaintzeko. Lurgorrietan eta errepide-ertzetan ikus daiteke Panpa-lezka.
-Bertakoa ez den animalirik eta landarerik ez erosten saiatu behar dugu.
-Erosiz gero, edozein tokitan ez uztea komeni da.
-Horrelako landare edo animaliaren bat erosiz gero, arriskuei buruzko informazioa edukitzea komeni da. Beraz, eskura ezazu apaintzeko erabiltzen diren landare exotikoen arriskuei buruzko informazioa.
-Landare apaingarri gisa, erabili bertako espezieak. Gero, hazi ahala, mendian landatu.
-Bidaiatzen baduzu, ez ekarri izaki bizidunik. Animalia horiek hobeto bizi dira beren jatorrizko tokian, eta han ez dute arazorik sortzen.