Inbadituak!

Ez dira estralurtarrak, ez datoz ejerzitoetan, nahiz eta batzuek arma kimikoak erabili. Gure artean dira jada! Arrotzak diren espezie inbaditzaileak ditugu: "Invasive alien plants and animals".
Asko dira, beren ingurunetik aterata, inbaditzaile gisa jokatzen duten espezieak, eta ondorioak, ekosistemetan oso larriak izan daitezke. Zoritxarrez, askotan, gizakiaren laguntzarekin gertatu ohi da hau guztia. Eta ez dugu ahantzi behar duela 1.600 urtetik hona izandako animalia eta landare espezie galeraren %39 inbaditzaileek eragin dutela.
Animalien kasuan, batzuetan, kanpoko espezie horiek harrapariak dira eta ekosistemaren oreka hausten dute. Beste batzuetan bertako espezieekin lehiatu edota nahasten dira, eta galera genetikoa eragiten dute. Azkenik, animalia inbaditzaileek gaixotasunak kutsatzen dizkiete gainerako animaliei. Horrek, noski, bioaniztasuna pobretzea dakar. Zein inbaditzaile ditugu Euskal Herrian?
Animaliak
Ibai-karramarroak...lehendabizikoa karramarro gorria edo paduretako karamarroa dugu, Ameriketatik etorria. Oso hedaturik dago gurean eta ur-gazikaran bizitzeko gauza da. Kutsadurari ere nahiko ongi aurre egiten dio, eta sekulako kaltea eragiten die arrain eta anfibio populazioei, besteak beste. Bigarrena ere amerikarra da. Administrazioak berak sartu zuen gure ibaietan. Biek ibai-karramarroen gaixotasuna kutsatzen dute eta bertako karramarroaren gainbeherarekin estu lotuta daude.
Koipua, Hego Ameriketako arratoi erraldoi hau, gaur egun, nahiko hedaturik dago Europan. Haren larrua lortzeko haztegiak eraiki ziren, eta batzuetan ihes eginda, besteetan nahita askaturik, asko zabaldu dira. Euskal Herrian Frantziatik sartu zitzaigun animalia eta egun Ipar Euskal Herriko ibaietan eta batez ere, Bidasoan aurki daiteke. Bidasoako paduretako Plaiaundi parkean (Irun) arazo bihurtu da, landareak suntsitzen baititu. Hainbat hegazti belarjalerekin lehiatzen diren arratoi hauek bertako lezkadiak akabatu dituzte.
Bisoi amerikarra ipar Ameriketatik ekarri zuten Europara, 1926an, eta etxaldeak sortu ziren haren larrua ustiatzeko. Bisoiak, noski, haztegi haien krudeltasunetik alde egiten hasi ziren, eta toki batzuetan, nahita eragindako ihesaldiak ere gertatu ziren. Poliki-poliki zabaldu da eta Euskal Herrira ere iritsi zaigu. Babesturiko hainbat espezie ehizatu eta jaten ditu bisoi honek, baso-igel jauzikaria eta muturluzea, kasu. Baina okerrena da galtzeko arriskuan dagoen bisoi europarrarekin lehian aritzen dela, eta indartsuagoa denez, bisoi europarra aldentzen ari dela.
Arrain gorriak...nork ez du inoiz etxean laranja koloreko arrainik izan? Politak dira eta zaintzeko errazak. Mundu osoan daude zabalduta, eta etxeko arrain-ontzietan minik egiteko gauza ez direla dirudien arren, ekosistema naturaletan kalte izugarria eragin dezakete. Beste arrainen nahiz anfibioen arrautzak jaten dituzte eta gaixotasunak heda ditzakete. Euskal Herrian, tamalez, mendiko erreketan salbu, ibai, aintzira eta putzu gehienetan aurki daitezke, beren jabeek askatu dituztelako.
Belarri gorriko dortoka...Floridatik datorren dortoka txiki hau dendetan ikusi ohi dugu eta oso animalia maitagarria da. Dortoka hauek, hala ere, 20-25 urte bizi daitezke, eta ondorioz, denborarekin, txikia zen animalia akuarioan sartzen ez den dortoka bihurtzen da. Jende gehiegik naturan askatzen du bertako faunaren kaltetan. Euskal Herrian jatorrizko bi dortoka mota ditugu, apoarmatu istilzalea eta korrontezalea, eta Floridakoa haiekin lehian sartzen da, besteak urrituz. Gainera, harrapari ona eta jale handia dugu eta arrain, anfibio zein ornogabeen komunitateak kaltetzen ditu.
Landareak
Animalien adibideak ezagunagoak dira, baina hala ere, landare espezie arrotz ugari dago gure artean eta asko inbaditzaileak dira. EAEn, 2000. urtean kanpoko 393 espezie zenbatu ziren. Normalean eraldaturiko ekosistemetan azaltzen dira, gehienetan gizakiak berak sartuta. Espezieok habitatak aldatzen dituzte eta ondorioz, ekosistemek oreka berriak bilatu behar dituzte. Hori guztia ekiditeko modurik egokiena landare espezie hauek batera eta bestera kontrolik gabe ez eramatea da.
Reynoutria japonica...poligono japoniarra hasieran ibaiertzetan agertu zen. Ondoren, eraikuntza lanek hara eta hona zabaldu zuten eta egun oso hedatuta dago. Gipuzkoan asko zabaldu da, eta Urumeako ibaiertzean eremu handiak estaltzen ditu. Gainera, gero eta arruntagoa da hiriko parke eta errepide bazterretan ikustea.
Buddleja Davidii, Asiako landarea da eta Aita David misiolari euskaldunak bere garaian landare honen berri eman zuen. Europan ohikoa zen garai bateko lorategietan. Baina inbaditzaile ona denez, berehala bide bazter guztiak hartu zituen. Egun, ez da inon landatzen eta Erresuma Batuko hainbat tokitan espeziearen kontrako gerra martxan da. Euskal Herrian ere oso hedaturik dago.
Baccharis halimifolia...Hego Ameriketako landare hau Euskal Herriko padura guztietan aurki daiteke. Urdaibain eta Txingudin, lezka eremu izandako toki askotan, jaun eta jabe da gaur egun. Hazi pila bat ekoizten du eta bertako landaredia alda dezake.
Cortaderia selloana...luma-mototsaren belarra deitzen zaio Argentinako Panpako landare honi, eta oso ikusgarria denez, asko zabaldu da lorategietan. Eder bezain arriskutsua da, ordea, haizeak haziak erraz barreiatzen baititu. Berehala lur eremu zabalak betetzen ditu eta maiz bide bazterretan topa daiteke. Urdaibain ez du oraindik kalte handirik eragin, baina oso hedatuta dago.

Denok ezagutzen dugu Australian untxiekin duten arazoa. Ale bakar batzuk eraman zituzten aspaldi eta oztoporik topatu ez zutenez, ikaragarri ugaldu ziren. Egun, hainbat eremutan sekulako izurria dira. Landareetan kalte jasanezinak eragiten dituzte eta populazioak kontrolatzeko, ehizaldi handiak antolatu behar izaten dituzte.
Bada, ordea, hain ezaguna ez den beste gertakizun bat. XVII. mendetik aurrera aziendak antolatzen hasi ziren Australian eta haiekin batera, behiak eta ardiak eraman zituzten (egun munduko ardi-aziendarik handiena du Australiak, 135 milioi bururekin). Euskal Herrian abereen gorozkiak jaten dituzten hainbat ornogabe espezie dago, kakalardoak, esaterako. Australian, aldiz, behiak eta ardiak bai, baina ez zuten sartu animalien gorozkia desegiten zuen ornogaberik, eta ondorioz, kaka nonahi pilatzen hasi zitzaien. Arazoari aurre egiteko, Europatik kakalardo pilotagileak eraman behar izan zituzten.

Molusku bibalbio hau (Dreissena polymorpha), ez da oraindik Euskal Herria heldu, baina gurera iristeko arrisku handia dago. Kaspio eta Beltza itsasoetako inbaditzaile honek XIX. mendean ekin zion Europako zein Ipar Amerikako ur gezetako ekosistemak bereganatzeari. Izan ere, itsasontziek hara eta hona eraman zuten azpialdean itsatsita.
Penintsulan, Ebro ibaian argi gorria piztu zen duela bi urte, Tarragonako Riba-roja urtegian, hain zuzen. Dagoeneko muskuiluak Aragoin aurki daitezke eta Nafarroan ikusi ez diren arren, laster gurera irits litezke. Azkar hedatzen da muskuilu hau. Nahikoa da arrantza tramankuluetan edota ontzi batean muskuilu bakar batzuk itsatsita geratzea kantauri itsasora doazen ibaietara zabaltzeko. Izan ere, uretatik kanpora, egun batzuk bizirik pasa ditzake muskuiluak eta, uretan, berriz, ugaltzeko gaitasun izugarria du. Muskuiluak, bost milimetro besterik ez dituen arren, milioi eta erdi arrautz jar ditzake hilabetean.
Metro koadro batean, 200.000 muskuilu pila daitezke eta beste animalien bizilekuak har ditzakete. Giza azpiegituretan ere kalteak eragin ditzakete, hodiak ixteko gauza dira eta. Datu esagurantsu bat: espezie honek 2.000 milioi euroko galerak eragin ditu AEBetan azken hamar urteotan.

Australiako adibidea

Badator zebra-muskuilua