In the Mood for Love (Deseando amar) *****

In the Mood for Love (Deseando amar) ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/in-the-mood-for-love-deseando-amar/@@download/image/2p46-6.jpg
2000/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Wong Kar-wai. Aktoreak: Maggie Cheung, Tony Leung, Faye Wong.. Generoa: drama erromantikoa. Herrialdea: Txina. Urtea: 2000. Iraupena: 98 minutu.
2.zenbakia
In the Mood for Love (Deseando amar)   *****
Asiako zinemagilerik iradokitzaileena da egun Wong Kar-wai txinatarra, eta Chungking Express finaren egilearen maisulanik zirraragarriena da, zalantzarik gabe, In the Mood for Love sentibera. 60ko hamarkadan girotutako maitasun istorio samur eta ederra da. Lagun minak egin dira Chow jauna eta Chan anderea. Chow jaunaren emaztearen eta Chan anderearen senarraren arteko maitasun harremanak ahoa bete hortz utzi zituen. Orain, biak elkar maite duten arren, ez dute bikotekideen bekatu berean (leialtasunik eza) erori nahi. Sakonean, sentimenduak askatu nahi lituzteke, baina puritanismoak kaiolaturik ditu haien bihotzak. Wong Kar-waik estetika eta edukia sotiltasun handiz uztartzen ditu zeluloidezko perlatxo gazi-gozo honetan. Maggie Cheung eta Tony Leung bikotearen interpretazioa, berriz, aparta da oso. Musika ere gogoangarria da. Maitasun ezinezkoari buruz filmatutako maisulanik hunkigarrienetakoa da.