“In alma”

“In alma” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/in-alma/@@download/image/23p15-3.jpg
2002/10/04
kritika
Testua: B. Malone
Norwich
23.zenbakia
Madrilgo Zero Records-ek eskertu beharreko ahalegina egiten duenik ezin uka. Hari esker entzun eta ezagutzen ditugu Espainiako Estatuan han eta hemen loratzen ari diren hainbat proiektu, bestela sekula gure belarrietara helduko ez liratekeenak. Metala, elektronika eta arriskua izaten dira ia beti talde horien amankomuneko lotura. Norwich hauen kasua da, esaterako. Baina oraingoan, ahotsak lekuz kanpo uzten zaituen proiektu batekin topo egin dugu; tarteka ukitu flamenko hori eman nahiaren eraginez, gehienbat. Beste hainbeste oinarri elektroniko hanpatuen kasuan. Niri behintzat kontrako eztarritik joan zaizkit.