“In a dubtone”

“In a dubtone” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/in-a-dubtone/@@download/image/46p14-3.jpg
2004/11/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Highvisators
46.zenbakia
Adi, musikazale! Musika Bakarraren —musika komertziala— sasi jainkoa gero eta jarraitzaile gehiago bereganatzen ari da. Garai latza da, gero, musikaren pluraltasunerako! Aurrerapauso handiak eman diren arren, musika komertzialaren sasi jainkoa indartsua da, eta komunikabide eta disko banatzaile handienen laguntzaz, mundu osoan zabaltzen ari da haren erresuma. Frantziako estatuan, jamaikar musikaren jarraitzaile sutsu Hightone eta Improvisators taldekoek indarrak batu dituzte, eta Dub elektronikoaren lurraldea aberastuko duen diskoa kaleratu dute. Azken deelay tantaraino!