Imma Monsó: Kontatzeaz

Imma Monsó (Lleida, Herrialde Katalanak, 1959) idazle eta irakaslearen bi ipuin ekarri dizkio euskarari Gerardo Markuletak, Aritz Galarragak hautatutako ipuinez osatutako Hobe kontatzen ez badidazu (2014, Pasazaite) antologian.
Bertan, hamalau ipuin biltzen dira, bost idazle katalanek idatziak: Empar Moliner, Imma Monsó, Quim Monzó, Sergi Pàmies eta Francesc Serés-ek.
Monsók frantses filologia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta aplikatutako linguistikan espezializatu zen Caen eta Estrasburgoko unibertsitateetan. Gaur egun, atzerriko hizkuntzak irakasten ditu, eta hainbat hedabidetan kolaboratzen du. 1996. urtean hasi zuen ibilbide literarioa Si és no és (1997, El Mèdol) ipuin liburuarekin Ribera d'Ebre saria irabazi, eta No se sap mai (1996, Edicions 62) lehen nobela kaleratu baitzuen. Geroztik, hainbat nobela eta ipuin-liburu argitaratu ditu. Hain zuzen ere, Millor que no m'ho expliquis (2003, La Magrana) ipuin bildumatik hartuak dira Bordeleko senideen hileta alegerak eta antologiari izena ematen dion Hobe kontatzen ez badidazu ipuinak.
Ipuin horietan bikote harremanak, zoriontasuna, gaixotasunak, gaixoak eta heriotza bezalako gaiak lantzen ditu gehienbat. Horretarako, ironia eta umorea darion estilo zuzen eta zorrotza erabiltzen du. Errealitatea fikzionatuz, deseraiki eta ostera beste ikuspuntu batetik berreraikiz, tabu eta konbentzio sozialak hankaz gora jartzen ditu askotan. Sari ugari irabazi ditu orain arte, hala nobelekin nola ipuin-liburuekin. Bere lan guztiak gaztelaniara itzuliak izan dira, eta batzuk frantsesera, italierara, portugesera, hungarierara eta ingelesera, besteak beste.
NOBELA
• No se sap mai. (1996. Edicions 62).
• Com unes vacances (1998, Edicions 62).
• Un home de paraula (2006, RBA).
• Una tempesta (2009, La Magrana).
• La dona veloç (2012, Planeta).
NARRATIBA
• Si és no és (1997, El Mèdol).
• Millor que no m'ho expliquis (2003, La Magrana).

Bibliografia hautatua