“Iluntasunari barre”

“Iluntasunari barre” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iluntasunari-barre/@@download/image/37p15-3.jpg
2004/01/04
kritika
Testua: B. Malone
Kuraia
37.zenbakia
“Iluntasunari barre”
Duela bi urte, Kuraiak kristo guztia harritu zuen lehen diskoarekin. Lan bikaina zen hura, eta taldeak aurrerantzean egin zezakeena erakutsi zuen. "Iluntasunari barre" izeneko bigarren honetan, orduko neurria gainditu du taldeak. Oraingo hauek abesti landuagoak dira, zailagoak, aberatsagoak, eta horrexegatik, diskoa ez zaizu lehen entzunaldian sartuko. Baina gero bai, gero asko gozatuko duzu "Ehiza" saio gogor honekin. Mikel baxu jotzailea, Fernando abeslaria, Joseba gitarra jotzailea eta Galder bateria jotzailea euskal musikan nekez aurkitu ahal den "dream team" horietako bat da.