Ilargi handi, zauri zarae

Hamar puxtarri Metak diskoetxeari eta Oñatiko Potxo Argitalzuloari: "Ilargi handi, zauri zarae" izeneko proiektu hau opari handia da ariketa ausartak atsegin dituztenentzat. Osagaien ugaritasunak bitxi egiten du koktela: batetik, Lauaxeta eta Garcia Lorcaren olerkiak daude; bestetik, Nicolas Lekuonaren irudi harrigarriak topatuko dituzue; eta hirugarrenik, Xabi Strubell eta Martxel Mariskal musikari hondarribitarrek gidatutako taldearen lezio berri bat entzungo duzue. Arte espresabideen arteko solasaldia da proiektu hau.