Ikusezinak zaizkigun errealitateen inguruko bideo txundigarria

Dagoeneko 4 mila ikustaldi baino gehiago izan ditu Sandy Hook Promise GKEaren bideo biralak.
Munduko edozein institutu edo ikastolan eman daitekeen amodio istorio polit batekin hasten da bideoa. Baina ezusteko amaiera bortitzak, agerian uzten du nerabez betetako gune horietan ezkutatzen diren istorio ilun eta ahaztuak. Sandy Hook Promise Gobernuz Kanpoko Erakundeak, mezu txundigarri eta gogor horrekin salatu du AEBetan armek eragiten duten ezinegon eta arrisku egoera.
GKEaren bideo biral honek agerian utzi du AEBetan armen politikak sortzen duen eztabaida. Hain zuzen, Donald Trumpek argi utzi du ez duela legea zorrozteko asmorik, alderantziz.
Sandy Hook, Newtown, Connecticuteko eskola baten izena da; bertan gertatu zen armekin lotutako hilketa bortitzenetako bat herrialdean. Gazte batek, bere buruaz beste egin zuen, 20 haur eta 7 heldu hil ondoren, bere ama barne.