Ikus-entzunezkoak sustatzeko eta publizitaterako laguntzen ebazpena
Deialdia zabaltzearekin batera, Zineuskadik iragarri zuen 150.000€ banatuko zituela gehienez, eta zenbateko oso horren %30a (45.000€, alegia) jatorrizko hizkuntza gisa euskara zuten ekoizpenen artean banatzeko gordeko zuela. Lehiaketa bidezkoa banatu dira laguntzak, eta proiektu bakoitzak 37.500€ -ko babesa izan du gehienez.
1.-Deialdia
ZINEUSKADI elkarteak ikus-entzunezko ekoizpenen sustapenerako eta publizitaterako laguntzak arautzen ditu, lan horien hedapena eta merkaturatzea Euskal Autonomia Erkidegoan nahiz Europar Batasuneko beste tokietan sustatzeko, horrela, gero eta globalizatuagoa dagoen merkatu kulturalean Euskadiko nortasun kulturala zabaltzeko eta haren presentzia ziurtatzeko.
2.-Helburua
Deialdi honen helburua 2020ko ekitaldian fikziozko eta animaziozko film luzeen eta sorkuntzazko dokumentalen sustapenerako eta publizitaterako laguntzak emateko oinarriak ezartzea da. Lan horiek Euskal Autonomia Erkidegoko areto komertzialetan 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra estreinatutakoak izan behar dute.Film luze zinematografikotzat hartuko ditugu hirurogei minutuedo gehiagoko ikus-entzunezko lanak, zinema-aretoetan ustiatzeko eginda daudenak. Sorkuntzazko dokumentaltzat hartuko ditugu, aldiz, gaia errealitatetik hartua duten proiektuak. Horrez gain, gai jakin bati buruzko lan originalak, ikerketakoak edo azterketak izan behar dute, gutxienez ordu komertzial bateko iraupenarekin eta zinemarako eginak.
Programa osoa irakurtzeko sartu hemen.
Finkatutako oinarriei jarraiki, aurkeztutako eskaera eta dokumentazio guztia aztertu ostean, Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskaerak ebaluatu zituen. Ebazpen horretatik osatu dute onuradunen zerrenda.