Ikerketa baten arabera kontzertuetara joateak gehiago bizitzen laguntzen du eta ongizatea sortu

Ikerketa baten arabera kontzertuetara joateak gehiago bizitzen laguntzen du eta ongizatea sortu Ia astebururo kontzerturen batera doan horietakoa zara? Bada berri onak ditugu zuretzat! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerketa-baten-arabera-kontzertuetara-joateak-gehiago-bizitzen-laguntzen-du-eta-ongizatea-sortu/@@download/image/Zetak_20220809.JPG
2023/11/20

Argazkia: Kulturaz kooperatiba

Ia astebururo kontzerturen batera doan horietakoa zara? Bada berri onak ditugu zuretzat!
Ikerketa baten arabera kontzertuetara joateak gehiago bizitzen laguntzen du eta ongizatea sortu

Ikerketa baten arabera 15 egunetik behin kontzertu batera joaten denak bere bizi itxaropena bederatzi urtez luzatu lezake. Honela, kontzertuek zure gogo-aldartea hobetu eta estresa murrizteaz gain, gehiago bizitzen lagundu diezazukete. 

O2 erakundeak Patrick Fagan-i, jokabidearen zientzietan aditua denari, enkargatutako ikerketa izan da . Bere ikerketan aurkitutakoaren arabera kontzertu baten 20 minutuak soilik ikusita ere ongizatea %21 hazi daiteke. Hau yoga egiteak (%10) edo zure txakurra paseatzeak (%7) sortzen duen ongizatearen bikoitza da. Ikerketak korrelazio positiboa topatu du maiztasunen kontzertuetara joatea eta ongizatearen artean. 15 egunetik behin kontzertuetan batera edo gehiagotara joanten diren horiek ongizate sentsazioa edukitzeko aukera gehiago dituzte, baita autoestimuan maila altuagoak ere. 

Zueneko musikak efektu hauek sortzearen arrazoiak ugariak dira. Lehenik, musikak endorfinen askapena eragiten du. Hormona hauek gogo-aldartea hobetu eta mina lasaitzen dute. Zuzeneko musikak gainera, besteekin konektatzen lagundu gaitzake, komunitate sentimendua sortuz. Ba al dago pertsonez inguratuta, guztion erritmo berean abesten eta dantzatzen sentitzea baino sentimendu hoberik? 

Eta azkenik, zuzeneko musikak hain beharrezkoa dugun deskonexioa eskaintzen digu egunerokotasunak dakarren estresetik. Kontzertu batean gaudenean, gure arazoak ahaztu ditzakegu eta besterik gabe momentuaz gozatu. Kontzertu batean partekatutako esperientzia gakoa da gure ongizaterako. Galdetegia pasa zitzaien pertsonen %67ak aitortu zuten zuzeneko musikaz gozatzean zoriontsuago sentitzen zirela, besterik gabe etxean musika entzuten baino. 

Izan ere, musikarekiko maitasun partekatuak besteekin loturak estutzen laguntzen digu. Kontzertu batean gaudenean, guk musika horrekiko sentitzen dugun pasio bera sentitzen duten beste hainbatez inguratuak gaude. Honek sortzen du hain justu komunitate sentimendua, horren zaila dena beste edonon topatzea. Beraz, badakizu, gutxienez joan kontzertu batera 15 egunetik behin, eta hautatu benetan zuretzat esanahia duten talde edo bakarlariak.