Ikerketa baten arabera COVID gogorra pairatzeko %73 aukera gutxiago dituzte dieta beganoa edo begetarianoa jarraitzen dutenek

Ikerketa baten arabera COVID gogorra pairatzeko %73 aukera gutxiago dituzte dieta beganoa edo begetarianoa jarraitzen dutenek Ikerketa batek dieta eta koronabirusa pairatzeko zaurgarritasunaren artean harremana dagoela aurkitu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerketa-baten-arabera-covid-gogorra-pairatzeko-73-aukera-gutxiago-dituzte-dieta-beganoa-edo-begetarianoa-jarraitzen-dutenek/@@download/image/istock-1147252758-1-992833-1622615737.jpg
2021/08/31

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ikerketa batek dieta eta koronabirusa pairatzeko zaurgarritasunaren artean harremana dagoela aurkitu du.
Ikerketa baten arabera COVID gogorra pairatzeko %73 aukera gutxiago dituzte dieta beganoa edo begetarianoa jarraitzen dutenek

Ikerketak dionez landareetan oinarritutako dieta jarraitzen dutenek, izan begetariano edo begano, edo haragi moduan arraina bakarrik jaten dutenek, COVID larria pairatzeko aukera gutxiago dituzte. 

Ondorio hauek The BMJ Nutrition aldizkarian argitaratu dira, sei herrialdetako osasun langileen datuak aztertu ostean. Datu horiek aztertuta ondorio honetara iritsi dira: begano zein begetarianoek koronabirus larria pairatzeko %73 arrisku gutxiago dituzte. Bestalde, arraina bakarrik jaten dutenek, berriz, koronabirus larria ez pairatzeko %59ko aukerak dituzte haragi gorri edo zuria jaten dutenen aldean. Honela beraz, karbohidratotan baxuak eta proteinetan altuak diren dietak jarraitzen dituzteneek aukera gehiago dute gaixotasuna modu arinean igarotzeko datu hauen arabera.  

Ikerketarako birusa pasa ez duten 2.300 osasun langileri eta pasatu duten 568 galdetegia pasatu zitzaien. Koronabirusaz kutsatutakoen artean, 138 pertsonek sintoma arinak izan arren larritzeko joera zutenak zituztela aipatu zuten, 430 pertsonek, ordea, aipatu zuten gaixotasunaren sintoma arinak edo oso arinak pairatu zituztela, soilik. 

Parte hartzaileei COVID-19aren aurretik zeramaten dieta gogoratzeko eskatu zitzaien eta 11 aukera eman zitzaizkien: landareetan erabat oinarritutako dieta, dieta zetogenikoa, dieta begetarianoa, mediterranear dieta arrainean oinarritutako dieta, dieta paleolitikoa, gantzetan baxua den dieta, karbohidratoetan oinarritutako dieta, proteinetan altua den dieta edo aurreko bat bera ere ez. 

Datu guztiak aztertu ondoren, ikerketa taldeak hau idatzi du: "Sei herrialdeetan, landarean oinarritutako dieta edo haragia soilik arrainaren bidez jaten dutenek, COVID-19aren sintoma larriak ez pairatzeko aukera gehiago dituzte. Dieta patroi hauek COVID-19 larriaren aurkako babesa dira". 

Reading Unibertsitateko nutrizio eta zientzietako irakaslea den Gunter Kuhnle-k aipatu du asko espekulatu dela dietak koronabirusarekin izan dezakeen harremanaz. Ikerketa honek gai horri erantzuna eman nahi izan dio, nahiz eta muga batzuk dituen lan honek: "Ikerketa guztia autoinformazioan oinarritu zen, eta beti autoinformazioko dieten galdetegiak ez dira guztiz fidagarriak izaten
Azkenik, ikerketa herrialde ezberdinetan egin da, dieta oso ezberdinekin: Litekeena da landareetan oinarritutako dieta ezberdina izatea Espainian eta Erresuma Batuan". 

François Balloux, UCL Genetika Institutuko irakasleak, ikerketaren inguruan honakoa esan du: "Ikerketak erakusten du landareetan edo arrainean oinarritutako dieta jarraitzen duten osasun langileek COVID-19aren sintoma larriak garatzeko aukerak modu esanguratsuan murrizten dituztela, behin gaixotu ondoren".