Ikerketa batek mikro-plastikoak aurkitu ditu fruta eta barazkien barnealdean

Ikerketa batek mikro-plastikoak aurkitu ditu fruta eta barazkien barnealdean Zure burua zaintzen ari zinela uste zenuen fruta eta barazki gehiago janez, baina azken ikerketek diotenez mikro-plastiko partikulak jaten egon zintezke bitamina, mineral eta zuntzarekin batera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerketa-batek-mikro-plastikoak-aurkitu-ditu-fruta-eta-barazkien-barnealdean/@@download/image/Microplastics-in-food-w_o-logo.png
2020/08/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zure burua zaintzen ari zinela uste zenuen fruta eta barazki gehiago janez, baina azken ikerketek diotenez mikro-plastiko partikulak jaten egon zintezke bitamina, mineral eta zuntzarekin batera.
Ikerketa batek mikro-plastikoak aurkitu ditu fruta eta barazkien barnealdean

Environmental Research aldizkariak argitaratutako ikerketa berritzaile batek behatu du fruta eta barazkiek mikro-plastikoak xurgatzen dituztela lurretik eta oihal begetaletan instalatzen direla, gure ahoetara iristen diren arte, eta azkenik noski, gure gorputzetara. 

Italiako Cataniako Unibertsitateak gauzatu du ikerketa. Bertako adituek hainbat fruta eta barazki aztertu zituzten: azenarioak, letxuga, patatak, sagarrak, brokoliak eta udareak. Hauek aukeratu zituzten maiztasunez kontsumitu ohi direlako, oro har egunero bat. Laginak Catania hiriko hainbat lekutan eskuratu ziren, merkatari txikien dendetan zein supermerkatuetan. 

Ikertzaileak ohartu ziren sagarra, udareek jarraituta frutarik kutsatuetan zela; barazkietan berriz, azenarioa. Letxugak mikroplastiko gutxiena du, nahiz eta fisikoki handiagoak izan azenarioetan aurkitutako mikro-plastikoekin alderatuz. 


Ikerketa garrantzitsua da, lehena baita fruta eta barazki jangarrietan mikro-plastikoak hautematen. Beste produktuetan lehendik aurkituak ziren, hala nola, gatzean, garagardoan, botilaratutako urean, itsaskietan, azukrean, lurrean eta baita airean ere, baina sekula ez barazki eta fruta freskoen barruan. Aurkikuntza larria da, mikro-plastikoaren kutsadurak mugarik ez duela erakusten baitu. 

Izan ere, mikro-plastikoa barazki eta frutetan sartzen bada, barazki eta fruta hauek jaten dituzten guztiengan ere sartzen dira, horrek esan nahi du gure haragi eta esnean ere sartzen direla. Orain jakiteko geratzen zaiguna da zer ondorio izango duten gugan mikro-plastiko horiek: plastikoak gaixotzen al du?