IkerGazte kongresuan izen emateko azken egunak

IkerGazte kongresuan izen emateko azken egunak IkerGazte 2017 ate joka dago eta UEUren eta Kongresuaren Batzorde Zientifikoak gonbidapena luzatzen die ikerlari guztiei. Oraingoan Iruñean izango da IkerGazte, NUPeko campusean. Matrikulatzeko azken eguna: apirilak 30. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikergazte-kongresuan-izen-emateko-azken-egunak/@@download/image/ikergazte.jpeg
2017/03/28
albiste-laburra
IkerGazte 2017 ate joka dago eta UEUren eta Kongresuaren Batzorde Zientifikoak gonbidapena luzatzen die ikerlari guztiei. Oraingoan Iruñean izango da IkerGazte, NUPeko campusean. Matrikulatzeko azken eguna: apirilak 30.
IkerGazte kongresuan izen emateko azken egunak

IkerGazte 2017 lehen edizioa Durangon ospatu zen 2015.eko maiatzean eta orduan erakutsi zuten badela euskaraz ikertzen duen euskal komunitate zientifikoa; giza zientzietan, gizarte zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologian, arkitekturan edota osasunean jarduten duen nazioarteko ikertzaile-komunitate euskalduna. Ikertzaile euskaldunen bilgunearekin bat egiteko deia luzatu dute,  ikerketan diharduten ehundaka ikertzaile gazte, deskubritu eta norberaren ikerketa-alorretik gertuko eta ez hain gertuko ikerketa-lanak ezagutzeko. Tesia bukatu berri duzula? Orain hiruzpalau urte amaitu zenuela? Bukatzear zaudela? Zatoz, ikertzaile euskaldunen komunitatearen aurrean zure emaitzak azaltzeko aukera duzu!

Lehen kongresuan bezala, ikertzaile gazteak bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea izango da bigarren kongresuaren xede nagusia. Gazte diotenean ibilbide zientifikoaz ari dira; ikerketa lan baten egile, tesia bukatzen ari direnen edo azken lauzpabost urteetan amaitu dutenei zuzenduta dago kongresua.

 

 

Kongresuari hasiera emateko nazioartean izena duen hizlari bat izango da. Saio zientifikoetan, jasotako lanen artean hautatutako eta arlo guztiak ordezkatuko dituzten lanen aurkezpenak izango dira, bai ahoz aurkeztuta bai poster formatuan . Parte-hartzaileek Euskal Herrian egiten den goi-mailako ikerkuntzaren gaineko ikuspegia izango dute. Kongresuan parte hartuko duten ikertzaileen arteko harremanak errazteko tailer (mintegi) interesgarriak eta saio osagarriak ere izango dira. Horretaz gain, kongresuak iraun bitartean Iruñean bertan lo egiteko aukera izango da.

KONGRESUAN IZENA EMATEKO SAKATU HEMEN

 

EGITARAU OSOA EZAGUTZEKO SAKATU HEMEN