Ikerbasquek Jasone Cenoz, Amanda Sierra eta Marta Olazabal zientzialarien lana aitortu du

Ikerbasquek Jasone Cenoz, Amanda Sierra eta Marta Olazabal zientzialarien lana aitortu du Aitortza honek emakume ikertzaileen lana bistaratzea eta belaunaldi berrientzako erreferenteak erakustea du helburu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerbasquek-jasone-cenoz-amanda-sierra-eta-marta-olazabal-zientzialarien-lana-aitortu-du/@@download/image/Ikerbasque.jpg
2022/05/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Aitortza honek emakume ikertzaileen lana bistaratzea eta belaunaldi berrientzako erreferenteak erakustea du helburu.
Ikerbasquek Jasone Cenoz, Amanda Sierra eta Marta Olazabal zientzialarien lana aitortu du

Ikerbasqueko Ebaluazio Batzordeak hautatu ditu aitorpena jasoko duten emakume ikertzaileak. Honako hauek dira hiru ikertzaileak: ikerketa arloko karrera osoaren aitorpena, Jasone Cenoz EHUko Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen Saileko katedraduna; ikerketa-arloko lidergoaren aitorpena, Amanda Sierra Ikerbasqueren Research Professor ikertzailea, Achucarro - Basque Center for Neurosciences ikerketa zentroan; eta ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmenaren aitorpena, Marta Olazabal Ikerbasqueren Research Associate ikertzailea, BC3 Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroan. 

Ikerbasqueko Ebaluazio Batzordeak jakinarazi duenez, 25 ikertzaileren lana aztertu dute, eta hiru kategorietan emakumezko ikertzaileen "maila zientifiko handia" nabarmendu dute, eta baita, beste urte batzuekin alderatuta, "izangaien kopuruak izan duen gorakada" ere. 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek urtero egiten duten aitorpena EAEko emakume ikertzaileak eta beren lana bistaratzeko asmoz egiten da, "ikertzaileen belaunaldi berrien eredu eta inspirazio izan daitezen". Euren ibilbide zientifikoaren hiru etapa ezberdinetan dauden emakume ikertzaileak nabarmendu ohi dituzte.