Iker Ozkoidik hirugarren postuan bukatu du Pirena

Iker Ozkoidik hirugarren postuan bukatu du Pirena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iker-ozkoidik-hirugarren-postuan-bukatu-du-pirena/@@download/image/20112197126IKER_OZKOIDI_4.jpg
2012/12/13
berria
Iker Ozkoidik hirugarren postuan bukatu du Pirena
Zakurrek tiratutako trineo txapelketa ezagunena larunbatean amaitu zen eta musher iruindarra podiumera igo da.

Ozkoidik 2009an irabazi zuen proba. Aurten, ordea, ezin izan du balentria berdindu. Nafarrak ia karrera osoa eman du hirugarren tokian. Tom Andres irabazlearengatik eta Ullrich Kuhn bigarren sailkatuarengatik - biak alemaniarrak- nahiko urrun ibili da Ozkoidi, baina podiumeko azken koskari eutsi dio. Ez da gutxi, 11. etapan -guztira 14 izan dira- sailkapen nagusian behera egin zuelako. Hala ere, amore eman ez eta postua berreskuratu zuen. Zakurrak aurreko txapelketetan pilatutako nekearengatik ez zirelako azkarrago ibiltzen  adierazi zuen Ozkoidik sailkapen nagusiko lehen postuak urruntzen ikusi zuenean.