Ikasle Eguna 2010, azaroaren 6an Amurrion

"Ikasleoi erasorik ez, hezkuntza sistema nazionala!" lelopean, aurtengo Ikasle Eguna antolatuko du Ikasle Abertzaleak-ek Arabako herrian.
Oraindik ere egitaraua zeharo itxita ez badute ere, hitzordu garrantzitsuenak finkatu dituzte jada.
10:30etatik aurrera, Amurrioko parkean, besteak beste, herri mugimenduaren aldeko azoka herritarra egingo dute, eta beste unibertsitate eredu baten aldeko olinpiada finala ere bai. Horretaz gain, txarangak, trikitilariek eta txistulariek girotuko dituzte kaleak, eta Porrotx pailazoak muxuak banatuko ditu ikasle "txintxoen" artean.
14:30ean 400 bat lagunentzako herri bazkaria egingo dute, eta hurrengo hitzordu garrantzitsua 17:30ean izango da Udaletxeko plazan: Manifestazio nazionala Ikasleoi erasorik ez, hezkuntza sistema nazionala! lemapean, eta ekitaldi politikoa.
21:00etatik aurrera izango dira kontzertuak karpa erraldoian. Oholtza gainera, Doctor Deseo, Habeas Corpus, La Pulqueria, Gose eta Ze Esatek! (Ikasle Egunerako abestia egin dute) taldeak igoko dira.
Sarrerak dagoeneko salgai dira 16 eurotan Ikasle Abertzaleak-en webgunean zehazten den lekuetan, baina egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira 19 euroren truke.
Informazio gehiago behar izanez gero, edo azaroaren 6a iragartzeko prestatu dituzten spota eta abestia ikusi eta entzun nahi badituzu, Ikasle Abertzaleak-en atarira jo dezakezu.