Ikas-Art erakusketaren III. edizioa antolatu dute BEC-en

Ikas-Art erakusketaren III. edizioa antolatu dute BEC-en https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikasart-erakusketaren-iii-edizioa-antolatu-dute-becen/@@download/image/20111176826ikas-art_2011.jpg
2012/12/13
berria
Datorren ostegunean hasi eta igandera bitarte, azaroaren 10tik 13ra, antolatu dute Bilbao Exhibition Centren, Ikas-Art, nazioarteko unibertsitate artearen erakusketaren 3. edizioa.



Arte Ederren Fakultateen artean, erreferentzia bilakatu da Ikas-Art erakustaldia, izan ere, bertan, Fakultate bakoitzak lanik bertako ikasleen aipagarrienak eta aproposenak aurkezten ditu.
Aurten, hiru ataletan banatuko da erakustaldia, batetik, 'ikerketa, sormena, artea eta gizartea' landuko da, bestetik, 'artearen eta teknologia zientziaren arteko harremanak gizarte konektatuan', eta akenik, 'hezkuntza artistikoaren erronka berriak'.
Atal bakoitza, nazioartean adituak direnek aurkeztuko dute, besteak beste, St. Londreseko Martins College-eko Stephen Carter izango da adituetako bat, Observatoire Astronomique de Marseile Provence-seko Roger Malina bestea, eta Donostiako Ikerbasqueko Javier Echevarria azkena.