IKA MIZKA , EHU-ko Donostiako campusean

IKA MIZKA , EHU-ko Donostiako campusean Saioa Informatika Fakultatean izan zen goizeko 10:30etatik aurrera eta, besteak beste, euskarak teknologiaren alorrean egun begi aurrean dituen mugez, potentzialtasunez eta erronkez aritu ziren mahaiaren bueltan hausnartzera eta hamaiketakoa egitera bildu ziren parte-hartzaileak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ika-mizka-aritzeko-hitzordu-berria-apirilaren-27an-ehuko-donostiako-campusean/@@download/image/IKA_MIZKA_gaztezulo_DSC_0080.jpg
2017/04/25
berria
Saioa Informatika Fakultatean izan zen goizeko 10:30etatik aurrera eta, besteak beste, euskarak teknologiaren alorrean egun begi aurrean dituen mugez, potentzialtasunez eta erronkez aritu ziren mahaiaren bueltan hausnartzera eta hamaiketakoa egitera bildu ziren parte-hartzaileak.
IKA MIZKA , EHU-ko Donostiako campusean

Urterik urte GAZTEZULO, Gipuzkoako Foru Aldundia eta hainbat unibertsitate elkarlanean garatzen ari diren egitasmoa da IKA MIZKA: Eta hik? Nola bizi dunk euskara?. Ikasleak eta honetara engaiatzen den oro euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzea du helburu nagusi, eta jarrera aktiboagoak hartzeko lehen pauso gisa nork bere errealitateari begiratzea eta gogoetarako tarte bat hartzea planteatzen du. Inoiz egin gabeko galderetatik etorriko baitira, ziur aski, lehen imajinatu ezinezko erantzunak. 

IKA MIZKA-k, EHU-ko Informatika Fakultatean izan zuen azken hitzordua. Saiorako izena eman zuten neska-mutilek aukeratu duten ikasketa-ildoa dela eta, batez ere euskara eta teknologiaren inguruan izandako bizipenak eta hauen gaineko iritziak trukatu zituzten: hizkuntza zientifikoa, neologismoak, anglizismoak, gailu teknologikoak zein hizkuntzatan ezarri/erabili...

Nerea Alias aurkezleak gidatu zuen goiza eta, ikasleekin batera, alor ezberdinetako hainbat lagun ere batu ziren mahaiaren bueltara, hala nola: Amaia Arginzoniz Olabe (Sare Sozialak euskaraz), Maider Likona (Gisa Elkartea- Software librearen bultzatzaile), Jatsu Argarate (Kokeineko musikaria eta Codesyntax-eko informatikaria), Leire Berasaluze (Lain musika taldeko kidea), Olatz Salvador (abeslaria eta konposatzailea), Aratz Begiristain (informatikaria) eta Igone Mariezkurrena (kazetaria).

Solasaldiak bideratzeko, abenduan Durangoko Azokaren testuinguruan antolatutako IKA MIZKA saioan jasotako hainbat ideia interesgarri pantailaratu zituzten. Hauetan protagonista, besteak beste, Ainhoa Lendinez kazetaria, Telmo Trenado Youtuberra eta informatika fakultateko 3 ikasle (Gorka Toledo, Uxue Alberdi eta Xabier Ezeiza) izan ziren.

 

 

 

Berezitasun bat ere izan zuen azken saioak, izan ere, lehenengo aldiz, atzerritik etorritako lau ikasle aritu ziren IKA MIZKA, euskararen inguruan ingelesez solasean. Irandik, AEBetatik, Herrialde Katalanetatik eta Serbiatik etorritako gazte banak hartu zuen parte, eta propio garatutako itzulpen-aplikazio bati esker –INTERPREST– jarraitu zuten saioa.