III ***

Laugarren disko honekin, Arrasateko talde arrakastatsuak jarraitzaileak gustura uzteko moduko produktua atera du CD+DVD formatuan. DVD-an dokumentala, bideoklipak, zuzeneko oso bat eta diskoaren grabaketaren gorabeherak bildu dituzte. CDa, berriz, taldearen abesti arrakastatsuen berinterpretazioek osatzen dute. Abeslariak, alabaina, ez dira nolanahikoak: besteak beste, Gari, Fermin Muguruza, Mikel Urdangarin, Ander Lipus eta Pirritx eta Porrotxek kantatu dituzte Goseren hitak. Kutsu komertziala izan arren, kolaborazio andanak erakargarri bihurtu du.