“III”

“III” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iii/@@download/image/28p14-4.jpg
2003/03/04
kritika
Testua: B. Malone
Asgarth
28.zenbakia
“III”
Ondo etorri zaie Asgarth-ekoei geldialdia. Abestiak prestatzeko patxada hartu dute, eta hori nabari da disko honetako hamar abestietan. Gitarretan riff indartsuak sortuta, ahotsa aurreko lanetan baino urratuago, oro har, gogortuta ageri zaigu Donostiako boskotea. Dena den, oso urrun daude oraindik metalaren alderdi kanibaletik; kilometroetara. Oso ekoizpen ona du diskoak, soinu potolo eta sendoz. Baina, galdera bat: lortuko al dute, merezi bezala, Europan oihartzuna izatea? Gurera mugatuko al da taldea? Kontinenteko heavy talde askoren tamainan dira, behintzat.