II. Topaketa Antifaxista larunbatean, Bilboko Kukutza gaztetxean.

II. Topaketa Antifaxista larunbatean, Bilboko Kukutza gaztetxean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ii-topaketa-antifaxista-larunbatean-bilboko-kukutza-gaztetxean/@@download/image/2010215618II.Topaketa_Antifaxista..PNG
2012/12/13
berria
2010 honetan bere sorreraren 5. urteurrena ospatzen du Euskal Herriko Sare Antifaxistak. Lehenengo Topaketa, ordea, iaz egin zuten eta aurtengoa, beraz, datorren larunbatean (hilak 6) egingo dutena, bigarrena da.

Egun osoan zehar izango da zer egin, entzun eta ikusi Bilboko Errekalde kaleko Kukutza gaztetxean. Goizeko 10:00etan ongi etorria egingo dute, eta asanblada orokorra ordu erdi geroago. 15:00etarako aurreikusi dute bazkaria eta 17:00etatik aurrera bideoak izango dira ikusgai eta material antifaxista salgai. Eguna amaitzeko, kontzertuak: Estricalla, Karkaba eta DAR taldeak arituko dira oholtza gainean 20:00etatik aurrera. Sarrera 5 eurotan dago salgai.