II. Olearso Jaialdia, larunbatean, belarriak goxatzeko

II. Olearso Jaialdia, larunbatean, belarriak goxatzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ii-olearso-jaialdia-larunbatean-belarriak-goxatzeko/@@download/image/20104302824Olearso.jpg
2012/12/13
berria
II. Olearso Jaialdia, larunbatean, belarriak goxatzeko
Berri Txarrak, Senser, Loquillo, Sexty Sexers, Surfin Kaos eta Estricalla taldeek osatutako kartel erakargarria eskaintzen du Hondarribiako Olearso Kultur Guneak bigarrenez antolatutako kontzertuak.

Hondarribiako hondartzako aparkalekuan izanen da, maiatzaren 1ean. Arratsaldeko 18:30ean hasiko dira kontzertuak eta arratseko 03:00ak arte luzatuko dira.
Berri Txarrak, Senser, Loquillo, Sexty Sexers, Surfin Kaos eta Estricalla taldeek berea egin ostean, DJek festa giroari eutsiko diote goizaldeko 05:00ak arte.
Sarrerek 23 euro balio dute aldez aurretik, eta 25 euro bertan erosiz gero.
Informazio gehiago: http://www.olearso.com